Nomadland

Nomadland 2020ko Chloé Zhao txinatar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da. Jessica Bruder kazetariaren Nomadland: Surviving America in the Twenty-First Century liburuan oinarritzen da. Frances McDormand, David Strathairn, Linda May, Charlene Swankie eta Bob Wells aktoreek antzeztu zuten.

Nomadland
Jatorria
Argitaratze-data 2020
Jatorrizko izenburua Nomadland
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea theatrical release (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 107 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Nomadland (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Chloé Zhao
Gidoigilea(k) Chloé Zhao
Antzezlea(k)
Frances MacDormand
David Strathairn
Peter Spears


Ekoizpena
Ekoizlea Frances MacDormand
Peter Spears
Dan Janvey
Chloé Zhao



Edizioa Chloé Zhao
Bestelako lanak
Musikagilea Ludovico Einaudi
Argazki-zuzendaria Joshua James Richards (en) Itzuli
Historia
Urrezko Lehoia
Film onenaren Oscar Saria
93. Oscar Sariak
Kanpo estekak

2020ko Veneziako Mostran estreinatu zen eta Urrezko Lehoia irabazi zuen.[1] Torontoko Zinemaldian Ikusleen Saria eskuratu zuen.[2] Donostiako Zinemaldian ere Perlak sailean eman zen. Bi Urrezko Globo Sari irabazi zituen: Film dramatiko onena eta Zuzendari onena.[3] Hiru Oscar Sari ekuratu zituen: Film onena, Zuzendari onena eta Emakumezko aktore onena (Frances McDormand).[4]


ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nevadako landa-eremuko hiri batek pairatutako kolapso ekonomikoaren ondoren, Fernek bere kamioneta prestatu eta gizarte konbentzionaletik kanpo nomada moderno gisa bizitzeari ekingo dio. Filmean Linda May, Swankie eta Bob Wells benetako nomadak ageri dira, zeinak Fernen aholkulari eta adiskideak izango diren Mendebaldeko Estatu Batuetako paisaia zabalean zeharreko esplorazio horretan.[5]

AktoreakAldatu

  • Frances McDormand: Fern
  • David Strathairn: David
  • Linda May: Linda, Fernen hiru aholkularietako bat
  • Charlene Swankie: Swankie, Fernen hiru aholkularietako bat
  • Bob Wells: Bob, Fernen hiru aholkularietako bat
  • Peter Spears: Peter

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu