Mark Eaton

saskibaloi jokalari estatubatuarra

Mark E. Eaton (Westminster, Kalifornia, 1957ko urtarrilaren 24a - Park City, Utah, 2021eko maiatzaren 28a) estatubatuar saskibaloi-jokalaria izan zen. 1982 eta 1993 bitartean aritu zen profesionaletan, 11 urteko ibilbide osoan zehar NBAko Utah Jazz taldean jokatuz. 2,24 metro luze zen eta pibot postuan ziharduen. Erasoan gailentzen ez bazen ere, NBAko historiako defendatzailerik onenetako bat bilakatu zen.

Mark Eaton
Mark Eaton 1988-89.jpg
Bizitza
Jaiotza Westminster1957ko urtarrilaren 24a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Westminster
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Park City2021eko maiatzaren 28a (64 urte)
Heriotza modua istripua: trafiko-istripua
Hezkuntza
Heziketa Cypress College (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak saskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Utah Jazz1982-1993pibot53
UCLA Bruins men's basketball (en) Itzuli1980-1982
Draft NBA Utah Jazz
 
Posizio edo espezialitatea pibota
Pisua 125 kilogramo
Altuera 224 zentimetro
Jasotako sariak

1989an NBAko Izar Guztien Partida jokatzeko hautatua izan zen. Gainera, NBAko urteko defendatzailerik onena izendatu zuten bitan: 1984-85 eta 1988-89 denboraldietako.

2021eko maiatzaren 28an hil zen Park Cityn, 64 urte zituela, bizikleta istripu baten ondorioz[1]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Fallece Mark Eaton tras sufrir un accidente de bicicleta» Noticias de Álava 2021-05-31 Noiz kontsultatua: 2021-05-31.

Kanpo estekakAldatu