Christa Ludwig

Christa Ludwig (Berlin, Alemania, 1928ko martxoaren 16a - Klosterneuburg, 2021eko apirilaren 24a) alemaniar mezzosopranoa izan zen.

Christa Ludwig
KS Christa Ludwig, geboren am 16. März 1928 in Berlin, deutsche Opern- und Konzertsängerin (Mezzosopran) wurde zur Ehrenpräsidentin der Hilde Zadek Stiftung ernannt. (17122239712) (cropped).jpg
(2015)
Bizitza
Jaiotza Berlin1928ko martxoaren 16a
Herrialdea  Alemania
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Klosterneuburg (en) Itzuli2021eko apirilaren 24a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Walter Berry  (1957 -  1970)
Paul-Émile Deiber  (1972 -  2011ko abenduaren 14a)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak opera abeslaria
Jasotako sariak
Ahots mota dramatic mezzo-soprano (en) Itzuli
Musika instrumentua ahotsa

IMDB: nm0524988 Spotify: 1Jgntox16Lhl0bFoRhV3Ar Musicbrainz: 19511fc8-9262-4f69-9aa4-9e454d1dce2e Discogs: 833554 Allmusic: mn0000015147 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Gurasoek Vienako Volksoperren kantatzen zuten. Txikitatik bizi izan zen musika-giroan. Lehenengo irakaslea ama izan zuen. Gero, Frankfurta joan zen Hüni-Mihacekekin ikastera. Hiri horretan egin zuen debuta, hain zuzen ere, Johann Straussen Saguzaharra lanarekin. Ondoren, Rossiniren hainbat operatan lan egin zuen, hala nola La Cenerentola eta Sevillako bizargina obretan. Mozarten Figaroren ezteiak operan ere garrantzizko lana egin zuen.

Beste mezzosoprano asko bezala, Ludwig ere saiatu zen soprano-paperetan. Soprano gisa egin zituen paperen artean, aipatzekoa da Beethovenen Fidelio operako protagonistarena. Richard Wagnerren La Walkiria laneko Brunildaren papera kantatzea proposatu ziotenean, ordea, atzera egin zuen, eta mezzosoprano-paperetara itzuli zen. Ludwigen lana, dena dela, ez zen opera-lanetara mugatu, hainbat kontzertu-ziklotan ere parte hartu zuen, besteak beste, Gustav Mahlerren Kindertoten Lieder eta Lied von del Erde lanetan.

ErreferentziakAldatu