Chloé Zhao

zinema zuzendari txinatarra

Chloé Zhao (jaiotzez: Zhao Ting; Beijing, 1982ko martxoaren 31) txinatar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da. Ameriketako Estatu Batuetan burututako lanegatik da ezaguna. 2020ko Nomadland filmagatik Veneziako Mostrako Urrezko Lehoia eta Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi zituen, besteak beste.

Chloé Zhao
Chloezhao.jpg
Bizitza
Jaiotza Pekin1982ko martxoaren 31 (39 urte)
Herrialdea  Txinako Herri Errepublika
 Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Ojai (Kalifornia)
Lehen hizkuntza txinera
Hezkuntza
Heziketa Mount Holyoke College
New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
New Yorkeko Unibertsitatea
Hizkuntzak txinera
mandarin txinera
ingelesa
Amerikar ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta film-muntatzailea
Lan nabarmenak Songs My Brothers Taught Me (en) Itzuli
The Rider
Nomadland
Jasotako sariak

IMDB: nm3144293 Allocine: 714671 Rottentomatoes: celebrity/chloe_zhao Allmovie: p794475 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Zhao Pekinen jaio zen, baina nerabezaroa Brightonen (Erresuma Batua) igaro zuen. Mount Holyoke Collegen zientzia politikoak ikasi zituen, eta horren ondoren New Yorkeko Unibertsitateko zine zuzendaritza programa batean izena eman zuen.

Bere lehen filma Songs My Brothers Taught Me izan zen. 2015eko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, Estatu Batuetako txapelketa ofizialaren barruan. Beranduago, Canneseko Zinemaldian berriz eman zen, Zuzendariaren hautaketaren atalean. Fortissimo Filmsek filma erosi zuen eta Diaphana Distributionek Frantzian estrenatu zuen.


FilmografiaAldatu

Urtea Filma Lanbidea Oharrak
Zuzendaria Ekoizlea Gidoilaria
2015 Songs My Brothers Taught Me Bai Bai Bai Muntatzailea ere
2017 The Rider Bai Bai Bai
2020 Nomadland Bai Bai Bai Muntatzailea ere
2021 Eternals Bai Ez Ez Post-produkzioan

AitortzakAldatu

2017an, Cannesko Zinemaldian saritu zuten The Rider filmagatik. 2020an, Zhaok Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Mostran eta Publikoaren Saria Torontoko Zinemaldian Nomadland filmagatik. Hurrengo urtean, 2021ean BAFTA Sarietan zazpi izendapenetatik, lau sari eskuratu zituen.[1]. 93. Oscar Sarietan, filmak sei izendapen eskuratu zituen guztira eta hiru sari irabazi zituen, Zhaok berak Film onenaren saria eta Zuzendari onenaren saria irabazi zituelarik.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Berria egunkarian, 2021-04-12an, BAFTA sariak: Nomaland...
  2. «Espero bezala, 'Nomadland' izan da Oscarretako irabazle nagusia» Berria 2021-04-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekakAldatu



  Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.