Josefina Cuesta

Josefina Cuesta Bustillo (Villamorón (Burgos), 1947-Salamanca, 2021eko martxoaren 30a ) emakume historialari espainiarra izan zen. Salamancako Unibertsitatearen Historia Garaikidearen katedratika, bereziki emakume eta oroimen historikoaren inguruko gaiak jorratu zituen. Oroimen historikoaren esparruan aintzindaria izan zen Espainian. [1]

Josefina Cuesta
Josefina Cuesta.jpg
Bizitza
Jaiotza Villamorón (en) Itzuli, 1947
Herrialdea  Espainia
Heriotza Salamanca2021eko martxoaren 30a (73/74 urte)
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak historialaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k) Salamancako Unibertsitatea

BiografiaAldatu

Villamorónenn jaio zen, 1947an. Geografia eta Historian lizentziatu zen Valladolideko Unibertsitatean eta Salamancako Unibertsitatean doktoratua egin zuen; bertan Lanaren Nazioarteko Erakundeari buruzko doktore tesia defendatu zuen. 1970eko hamarkadan, Parisera eta Luxenburgora joan zen bizitzera, eta han ikertzaile izan zen Institut d'Histoire du Temps Présenten eta Centre Virtuel de la Connaissance de l'Europe erakundean, hurrenez hurren.

Memoria Historikorako Dokumentalen Zentroaren zaindaria izan zen, Salamancako Unibertsitateko Emakumeen Ikerketarako Zentroko zuzendaria, USAL edizioak argitaratutako Memoria de Mujer bildumako sortzaileetakoa eta zuzendarikidea; bilduma horren xedea genero ikasketak diziplina anitzeko ikuspuntutik aritzea zen.

2008an bikaintasun zientifikoaren Maria de Maeztu saria eskuratu zuen.[2]

Obra batzukAldatu

  • Sindicalismo católico agrario en España (1917-1919). Madril: Narcea, D.L. 1978. ISBN 9788427703230. OCLC 9394487.[3]
  • Emigración y exilio : españoles en Francia, 1936-1946. Benito Bermejorekin batera. Madril: Eudema. 1996. ISBN 9788477542148. OCLC 468330506.[4]
  • Historia de las mujeres en España : siglo XX. Madril: Instituto de la Mujer. 2003. ISBN 9788477999768. OCLC 55639962.
  • La odisea de la memoria : historia de la memoria en España, Siglo XX. Madril: Alianza Editorial. 2008. ISBN 9788420668765. OCLC 297537783.
  • Les intellectuels et l'Europe de 1945 à nos jours. Andrée Bachoud eta Michel Trebitschekin batera. Paris: L'Harmattan, DL. 2009. ISBN 9782296089600. OCLC 495222888.
  • ¿Mujeres sabias?: mujeres universitarias en España y América Latina. María Luz de Prado Herrera eta Francisco Javier Rodríguez Jiménez. Limoges: Pulim, DL. 2015. ISBN 9782842876500. OCLC 918613869.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu