G. Gordon Liddy

George Gordon Battle Liddy, (Brooklyn, 1930eko azaroaren 30a - Mount Vernon, Virginia, 2021eko martxoaren 30a) estatubatuar abokatu, FBIko ajente, irrati-esatari eta aktorea izan zen.

G. Gordon Liddy
G. Gordon Liddy c 1964.jpg
Bizitza
Jaiotza Brooklyn1930eko azaroaren 30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Mount Vernon (Virginia)2021eko martxoaren 30a (90 urte)
Familia
Aita Sylvester Liddy
Ama Mary Abbaticchio
Hezkuntza
Heziketa Fordham University School of Law (en) Itzuli
Saint Benedict's Preparatory School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak agent of the Federal Bureau of Investigation (en) Itzuli, aktorea, idazlea, politikaria eta abokatua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Koreako Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0005147

BiografiaAldatu

Zuzenbidea ikasi zuen Liddyk, eta 1968an Nixonen presidentetzako kanpainan aritu zen lanean. Kanpainan egindako lanari esker bere aholkulari aukeratu zuen buruzagi errepublikanoak. Etxe Zurian, eta Howard Huntekin batera, oposizioaren aurkako «gerra zikina» bultzatu zuten, eta muturreko hainbat proposamen bultzatu, Nixonen aurkariak hiltzetik gerraren kontrako mugimendua bultzatzen zutenak bahitzeraino.[1]

Egitasmoetako bat izan zen Alderdi Demokrataren egoitzatik, Watergatetik, haien dokumentuak lapurtzearena. Plana Liddyk berak eta Huntek zuzendu zuten. Auzia argitara atera zenean, biak atxilotu zituzten, lapurretan parte hartu zuten beste bost lagunekin batera. Konspirazioa, lapurreta eta entzuketak egitea egotzi zieten. Hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten Liddyri, baina bost bakarrik bete zituen, 1977an Jimmy Carter presidenteak zigorra barkatu baitzion. Liddy izan zen akusatuetatik deklaratzeari uko egin zion bakarra.[1]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu